Hezkuntza-eskaintza

GITARRA

MAILUK MUSIKA ESKOLA da gitarra jotzen eta ulertzen ikasteko tokirik aproposena. Zure nortasun musikala garatuko duzu, gitarraz eta bere aukera zabalez modu egokiagoan gozatuz. Gasteizko hiri osoan zehar ehunka gitarra-jotzaile trebatu ditugu, adin guztietakoak, maila guztietakoak. Gitarra jotzaileen harrobi handi bat, Antton Aranbururen gitarra klaseetan gitarra jotzen behin betiko ikasiko duzula berretsi dezakeena, inolako zalantzarik gabe. Eman izena eta egiazta ezazu zeure kabuz!

PIANOA

MAILUK MUSIKA ESKOLAn pianoa jotzen eta bere hizkuntza bakarra eta argia ulertzen ikasiko duzu. Pianoak aukera, soinu, kolore eta ñabardura ugari ditu. Mailuken, pianoan murgiltzeko aukera izango duzu hainbat estiloren bidez, hala nola musika klasikoa, popa, rocka, eta baita estilo gaurkotuenak eta abangoardistenak ere. Ez utzi pasatzen, Mailuken pianoa jotzen irakatsiko dizugu!

BAXUA

Mailuk Musika Eskolan baxua jotzen ikasiko duzu, zure banda pisuz, erritmoz eta konpasez ibiltzeko moduan. Banda osoaren transmisio-motorra izango zara. Zeren zain zaude? Eman izena eta egiazta ezazu zeure kabuz!

LENGOAIA MUSIKALA

Musika-hizkuntza ezinbestekoa da edozein musika-tresnaren ikaskuntza ulertzeko, bereganatzeko eta xurgatzeko. Egia da solfeorik gabe ikas daitekeela instrumentu bat jotzen, baina hori lortzeko bidea askoz zailagoa eta motelagoa izango da. Irakurtzen eta idazten jakin gabe literatura ezagutu ezin den bezala, zaila da musika jotzen ikastea musika irakurtzen eta idazten jakin gabe. Badakigu mesfidantza handia dagoela solfeoari dagokion guztian. Baina lasai, ez beldurrik izan! MAILUKen lengoaia musikala modu atsegin eta ludikoan irakasten dugu, beti jo nahi den instrumentuarekin kontaktuan. Uste duzuna baino askoz lehenago, musika arazorik gabe irakurtzen eta idazten jakingo duzu, eta horrek instrumentuaren ikasketa prozesua asko erraztu eta arinduko du.

KANTUA

Duela gutxiko ikerketen arabera, abestea endorfina (zoriontasunaren hormona) gehien sortzen duen giza jardueretako bat da. Kantua gizaki guztiok barruan daramagun instrumentua da. Gure ahots-erregistroa zein den jakin behar da, gure ahotsa ezagutu behar da, ahotsa jartzen, afinatzen, bokalizatzen ikasi behar da, eta, azken batean, barruan daramagun potentzial guztia ateratzen. Beste edozein musika-tresnarekin bezala, ahotsak, kantatzeak, lana, iraunkortasuna eta pazientzia eskatzen ditu. Mailuken prozesu horretan lagunduko dizugu, beti amestu duzun abeslaria izan zaitezen, azkenik.

HAURMUSIK

Programa aitzindaria da, 3-7 urte bitarteko haurrei zuzendua. Haurrak musikara eta musikaz gozatzera hurbiltzea nahi dugu, modu ludiko, atsegin eta naturalean. Musikarekin lotutako jarduerak egingo dira; hala nola, kantua, perkusioa, dantza eta koreografiak, antzerki musikala, eta musika-tresnen hasierako eta intuiziozko ikaskuntza. Azken batean, HAURMUSIKen helburua haurrek musikaz maitatzen eta gozatzen ikastea da, giro aske eta abegikorrean.Hiru ikastaro mota planteatzen dira: 3-4 urteko haurrentzat, 5-6 urtekoentzat eta 7-8 urtekoentzat. Haurrek HAURMUSIKen gutxienez bi ikasturtez parte hartu ahal izatea da asmoa, ondoren musika-tresna jakin bat ikastearen aldeko hautu askea egin dezaten.