Sarrera

MAILUK MUSIKA ESKOLA 2021ean jaio zen, Gasteizko Zabalgana auzoan. Ekimena Antton Aranbururena da: gitarra-jotzailea, abeslaria eta kantu-egile euskalduna, gitarra irakasle gisa eskarmentu handia duena, Gasteizko Gizarte Etxeen sarean, batik-bat.

Gure musika eskolaren irakasle-taldeak esperientzia handia du musika irakaskuntzan. MAILUKen gitarra, pianoa, kantua, musika-lengoaia, haurrentzako musika-hastapenak (HAURMUSIK) eta beste hainbat irakasgai eskaintzen ditugu.

Eskola guztiek Antton Aranburu eta bere lan-taldearen bermea daukate, modu horretan bere irakaskuntza-filosofiarekin eta -ikuspegiarekin jarraituko da.

MAILUK MUSIKA ESKOLAk ikaskuntza-ingurune aberastu eta anitza eskaintzen dio ikasle bakoitzari. Helburua ikaslearen potentzial handiena lortzea da, baina ikuspegi ludiko, sortzaile eta praktikoarekin; horrela, musika interpretatzeko eta sortzeko artean azkar eta eraginkortasunez aurrera egin ahal izan dezaten.

Ikasturte amaierako kontzertuak ere sustatzen ditugu, ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko.

MAILUK MUSIKA ESKOLAk irakaskuntza-aukera ugari eskaintzen ditu, bai haur eta nerabeentzat, bai helduentzat; taldeka edo banaka.

Eskolak gaztelaniaz eta euskaraz ematen dira. Txikienekin egiten diren eskolen kasuan, euskarari ematen diogu lehentasuna.

Zure seme-alabek musikagintzan hastapen bat behar badu, edo bere musika-bidaia jarraitu (edo hasi) nahi duen heldu bat bazara, MAILUK MUSIKA ESKOLA da zure aukerarik onena. Ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan! Zure arrakasta ziurra da gure alboan!